XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deabruak beste txalo bat egiten du eta mahai bat agertzen da bi kandelabrorekin eta gauza goxoz beteta.

Gaueko: Goseak zaude? Jan bihotza, jan... Pastel polit batera hurbiltzen hasten da Lorea eta pasteletik sugea agertzen da.

Lorea: Ai! Suge bat!!! Zer nazka!... Gaueko: Ez zaizu atsegin nire lagun sugea? Oso lagun ona da... eta zure lagun ona izango da....

Sugea Loreagana doa baina hau geldi-geldi dago beldurrez.

Gaueko: Ja, ja, ja ikusten dut neska ausarta zarela! Esango dizut Mariren orrazia non dagoen baina lehenbizi zerbait egin beharko duzu...

Lorea: Zer egin behar dut? Gaueko: Ikusten duzu txori hori? Urrezko kaiola batean txoritxo bat dago kantari triste.

Lorea: Oh!! Zein txoritxo polita...! Baina triste dago...

Gaueko: Tristeago egongo da! Ja, ja, ja... hartu txoria eta eman sugeari!.

Lorea: Sugeari? Gaueko: Bai, bai, laztana, sugeari, sugea ere goseak dago...

Lorea: Baina NIK ezin dut hori egin!!! Gauza txar bat da... Sugeak txoritxoa jango du!!!.

Gaueko: Pentsa ezazu, polita, pitxiak, tartak... eta Mariren orrazia edukiko dituzula...

Lorea: Ezin! Ezin dut hori egin!!! Lorea kaiolara doa eta atea irekitzen du.

Txoria irten eta KIRKIL bihurtzen da.

Lorea: Kirkil!!! Txoria, zu zinen!!!.

Kirkil: Bai!!! Deabru honek harrapatu nau eta txori bihurtu nau...

Gaueko: AAAAH! Oso haserre nago!!! Hemen geratuko zarete betiko!!! Kirkil: HORI ikusiko dugu!!!.